#
#

Otoitzen: "DEIA"


Lagun egidazu isiltasunera #
#
#

Isiltasuna egiten lagundu, Jauna,
zure ahotsa entzun nahi dut eta.
Hartu nire eskua,
gida nazazu desertura,
bakar aurki gaitezen, Zu eta ni.

Zure aurpegia ikusi behar dut,
zure ahotsaren beroa sentitu,
elkarrekin ibili…
eta isildu, zuk hitz egin dezazun.

Zure eskuetan jartzen naiz,
nire bizitza aztertu nahi dut,
ikusi zer behar dudan aldatu,
on dagoena finkatu,
eskatzen didazun berritzeaz berritu.

Presak bazter utzi ditzala egizu,
eta betetzen nauten kezkak;
eta garbi nire zalantzak eta ezbaiak.
Nire bizitza konpartitu
eta zure ondoan berrikusi nahi dut,
eta eskatzen didazun aldaketaz ohartu.

“Denean jakitun” izateak tentatzen nau,
zure beharrik ez sentitzera arte,
erantzun denak ditudalakoan.

Ekitearen mende nago:
egin eta egin;
eta isiltasuna ahaztu,
otoitza ez zaindu,
eta Hitza entzutea ere…
beste denbora baterako utziz.

Koherentziarik ezak menderatzen nau:
hitzak ugari eta ekintzak urri,
itxura eder kanpotik
baina barrutik,
biok ongi ezagutzen dugunez,
asko aldatu behar dudala badakit.

Neu nagusi izan nahiak zirikatzen nau,
denak nire inguru nahi ditut,
nire zerbitzari, nik zerbitzatu ordez.

Idolatriak tentatzen nau:
nire proiektuak, nire iritziak,
nire egiak eta komenentziak jainko bihurtu,
eta izena jarri: nire Jainko.
“Urrezko zekorra” ez da izango,
baina badu bere itxura.

Konpromisorik ezak tentatzen nau:
zaldi gainetik jaitsi eta samariar ona izatea baino,
ingurutik pasa joatea, errazagoa baita.
Hainbat ditut eroriak inguruan, Jauna,
baina oharkabearena egiten dut!

Sentikortasuna falta zait,
errukior izatea;
inoren saminaz ohitu
eta aitzakiak, arrazoiak, azalpenak
Ebanjelioarekin zerikusirik ez dutenak, aurkitu
ni lasai utz nazaten.

Sinesmena eta bizitza bereizten ditut:
egunkariak irakurri, albisteak jaso…
baina justiziarik eta solidaritaterik ezak
kristau bezala sutzen ez nautela.

Erreinuko baloreekin errealitatea ikusteko beldur naiz.
Konpromisoa agertzen den tokitik
eta gizarte zuzenago eta gizakiago baten alde ekitetik urrun.
Denerako dut denbora,
garrantzizkoenerako izan ezik.

Adore faltak tentatzen nau, Jauna,
gauzak hain zail jartzen dira sarritan...
Etsipenak jotzen nau, utopiarik ezak.
Dena biharko uztea maite dut,
gauzak gaur aldatzekoak izan arren.

Entzuten zaitudala uste izaten dut,
nire ahotsa bakarrik entzuten dudan arren.
Gauzak bereizten erakuts esadazu.
Zure aurpegia antzemateko argia emadazu.

Eraman ni desertura, Jauna,
katigatzen nautenetik aska nazazu,
nire egiari eragin egiozu
eta probatu nire maitasuna.

Eta berriro hasi nadin,
umil, apal eta adoretsu,
emadazu gauza guztiak
barru barrutik berriztatzen dituen Espiritu ona.
AMEN.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue