#
#

Otoitzen: "MISIOA - BOKAZIOA - BIDALKETA"


Ardura nazazu #
#
#

Ardura nazazu, Jesus, pobreen egoeraz.
Zurea den arazo honekin, ardura nazazu.
Ardura nazazu,
korapila nazazu,
gogora egidazu,
ekintza baten aurrean,
beste arrazoi batzuen bila nabilenean.

Berba ederrak barik
ekintzak dira beharrezkoak.
Euren bizitzan zirkinik egin barik
hitzaldi ederrekin dabiltzanak,
jarrai dezatela berba egiten!
Ardura nazazu, Jesus, eta korapila nazazu.

Nire arazoekin lar lotuta nago,
nire ekintzak hartzen dituzte nire ordurik gehienak,
nire burua aurrera ateratzeaz lar arduratuta nabil.

Zuzentasunaren eta ebanjelizatzearen alde
nire bizitzan zerbait egiteko ordua da.
Jauna, nire anai-arrebak gutxi kezkatzen naute
gure gizarteak baztertuta dituen anai-arreba horiek,
lan barik, ogi barik, etxe barik, sinesmen barik,
edo zaborra den soldatarekin,
bakardadearekin, bazterketarekin
eta sinesmen ezarekin bat eginda.

Hainbeste pobretasunen,
eta hainbeste itxurakeri erlijiosoa eta ateoaren aurrean
emadazu zure nahigabea eta egonezina.
Maitasunetik oinazera eroan nazazu,
oinazetik ulertu ezinera,
eta ulertu ezinetik ekintzara eta salaketara.

Eta egin nazazu, Zu zain zauden
kristau on eta amorratua.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue