#
#

Otoitzen: "KONFIANTZA"


Hau bai poza #
#
#

Hau poza!
egiten dudana eginda,
zure maitasunez,
beti nire alde zaudela jakitea.

Hau poza!
inongo argibide gabe
zure maitasunez,
nazan modukoa onartzen nauzula.

Hau poza!
zure maitasunez,
zure leialtasun neurrigabekoa
eta betikoa sentitzea.

Hau poza!
zure maitasunez,
“maite zaitut” esateko aukera izatea,
eta gauza guztien gainetik zuk onartzea.

Hau poza!
zure maitasunez,
kaixo eta agurrekin
zurekin, bizitza, maitasunezko historia bat egitea.

Hau poza!
zure maitasunez,
zuk emandakoetatik
zerbait oparitu ahal dizudala.

Hau poza!
zure maitasunez,
ezer eduki gabe,
Zugan dena edukitzea.

Hau poza, Jauna,
hainbesteraino maite nauzula konturatzea!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue