#
#

Otoitzen: "TOPAKETA"


Ezustekoa! #
#
#

Egunez dator, gauez dator.
Atean zaude zain, eta leihotik dator.
Pozik gabiltza bila, eta gurutzearekin dator.
Atarian gaude zain, eta barrutik egiten digu dei.
Aztarnei segida ari gara, eta bidezidor berritik dator.
Garaile atera garenean dator eta lagun dugu porrotean.
Opa dugunean dator
eta espero ez dugunean ageri da.

Isiltasunean iristen da eta haize zakar eta kiskalgarrian.
Jendetza artean ere iristen da eta zaratan.
Bidean, egunean barna,
topatzen ditugun aurpegi orotan da iristen.
Une oro iristen da.
Txoko guztietan.
Gu non, hura han.

Zeure hitzari leial
hor zaitugu beti gure zain.

Ulibarri, Fl.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue