#
#

Otoitzen: "ONARPENA - PRESTASUNA"


Hona hemen ni, Jauna #
#
#

Jauna,
honaino ekarri nauzu.
Zergatik, zuk dakizu.
Nahi dut eta irrikaz nago
nigan zure nahia bete dadin.

Zurea eta nirea den Amak
egin zuen bezala egin nahi dut nire eskaintza.
Ez nago hemen nire gogoz.
Zuk deitu zenidan lehen egunean
baita nire jaiotza aurretik ere.

Jaun eta Aita, zure besoetan jartzen naiz.
Egizu nahi duzuna nitaz.
Behin betiko salto egiteko unea iritsi da.
Dagoeneko ez daukat zertaz arduratu,
zure asmoa jarraitu besterik ez dut nahi;
erregalatzen didazuna onartu,
zure leialtasuna eskertuz.

Baina, nire erromesaldi honetan, sarritan,
tentatua sentitzen naiz:
toki batean sustraiak botatzeaz,
konpromisorako beldurrez,
hutsean salto egin beharra ukatuz,
zure besoetan jartzeko nagikeriaz,
eta lehenengoan lur-jota geldituz.

Jarraitu nahi dizudala,
eta eskatzen didazuna bete nahi dudala esatean, egia diot.
Beteko ez banu, zure asmoa gauzatu gabe geldituko da
eta hori penagarria litzateke benetan.
Ez ni garrantzitsua naizelako,
ez eta nik eginak harrigarriak direlako ere,
nahiz eta gutxi izan,
zuk eskatzen didazun lana delako baizik.

Holaxe da, Jauna, hemen nauzu.
Ez dakit argi zer espero duzun nigandik;
baina ziur nago, zu nirekin zaitudala.
Nire bizitza ez da zertxobait baliotsua egin gabe igaroko.
Deitu nauzula badakit,
eta biziaz uzten banauzu
egunen baten zure egitasmoa beteko dudalako da.
Zer ardura du ulertzen ez banaute!

Garrantzitsuena zera dut,
Zu nirekin zaudela,
gidatzen nauzula, baita mimatu ere.
Baina, ez zaitez aspertu, Jauna.

Hemen nauzu, Jauna! Onar nire eskaintza!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue