#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABE ETA ERROMESA"


Eskerrik asko Mariagatik #
#
#

Eskerrik asko Mariagatik!
Besteen antzeko emakumea,
gizonaren maitasuna
etxean bizi izan duan
emakume ezkondua!

Eskerrik asko Mariagatik!
Gure antzera, sinestearen oztopoak
ezagutu dituana,
baina behar izan denean,
larregi pentsatu gabe
Jainkoari BAI esaten ausartu dena.

Eskerrik asko Mariagatik!
Beste ama guztiak bezala,
umea hotsez ikusiaz
edo mutikoa
esandako orduan etxera etorri ez delako
sufritu duan ama.

Eskerrik asko Mariagatik!
Bere Semearen bihotzean,
ez bakarra ezta lehenengoa izatea ere
onartu duan ama.

Eskerrik asko Mariagatik!
Gurutzearen oinetan
bere semea babestu duan
emakume ausarditsua.

Eskerrik asko Mariagatik!
Bere sorkuntzatik
Espirituaren eskuetan,
eta apostoluekin batera otoitzean,
Pazko egunean
bere Jaunaren agerpen distiratsuaren zain.

Eskerrik asko Mariagatik!
Jainkoaren bihotzera heltzeko
bidea ezagutzen dualako,
kristauon otoitzean beti agertzen dena.

Eskerrik asko Mariagatik!
Gizaldietan zehar
txikien eta apalen aterpea.

Eskerrik asko Mariagatik!
Sinesmendunoi agindu zaigun aintza
Jainkoaren ondoan bizi dualako.

Maria, emakume guztien artean bedeinkatua!
Eta… bedeinkatua zure sabeleko fruitua, Jesus!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue