#
#

Otoitzen: "MISIOA - BOKAZIOA - BIDALKETA"


Bidaliaren otoitza #
#
#

Zoazte mundu guztira...
Hitz hauek niretzat esanak dira.
Zuk hasitakoaren jarraitzaile naiz.
Misioan zure kide naiz.
Eskerrik asko, Jesus;
zure konfiantzaz hunkituta nago.

Egitekoa ugaria da eta langile gutxi.
Euretariko bat izan nahi dut.

Pertsona asko jausita aurkitzen dira
eta aldamenetik pasatzen gara.
Samariar ona izan nahi dut.

Bihotz berritu nazazu
zure Barri Ona iragartzeko gai izan nadin.

AUSARDIA emadazu.
Norberekoi eta ezkor agertzen den mundu honen erdian,
beldur naiz eta lotsatu egiten naiz.

ITXAROPENA emadazu.
Beldurtia eta itxia den gizarte honen erdian,
nik ere konfiantza gutxi dut pertsonengan.

MAITASUNA emadazu.
Hotza eta solidaritatea falta den lur honetan,
nik ere maitasun gutxi sentitzen dut.

IRAUPENA emadazu.
Erreza eta azalekoa den giro honetan,
ni ere errez nekatzen naiz.

Bihotz berritu nazazu,
zure Barri Ona iragartzeko gai izan nadin.

Eskerrik asko, Jesus; zure konfiantzaz hunkituta nago.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue