#
#

Otoitzen: "KONFIANTZA"


Sinisten dut -1- #
#
#

Jainkoa gure Aita-Ama dela sinesten dut,
eta Jainkoaren eskuetan gaudela;
gugan eta gurekin dagoela.

Jainkoaren Semea den Jesusengan sinesten dut,
Erreinua zintzotasunez iragartzearren bere bizia eman zuena,
eta behartsuen eta zapalduen askatasuna babestearren,
norberekeria, zuzengabekeria eta zapalketaren kontra agertzearren.
Jainkoak berbiztu zuela sinesten dut,
arrazoia eman ziola,
Bera dela egia
eta Jainkoa Berarekin dagoela.

Jainkoaren Espirituagan sinesten dut,
gizakion bihotzetan diharduela,
Espirituaren laguntza behar dugula,
eta benetako zentzua duela
gure artera etorri
eta gure artean geratzeko otoitz egitea.

Bizi bagara, Jesus Jaunarentzat bizi gara,
eta hiltzen bagara Jaunarentzat hiltzen gara,
bizian eta heriotzan Jaunarenak gara.

Hemengo eta hango anai-arreba guztiekin
bat eginda gaudela sinesten dut,
eta egunen baten Jaunagan aurkituko garela.
AMEN.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue