#
#

Otoitzen: "TOPAKETA"


Aita-Amarekin noiz elkartuko zain #
#
#

Ene Jainkoa,
Zugana noanean eta zure aurrean aurkitzen naizenean,
zer esango didazu?
“Seme-alaba, gora bihotza,
seme-alaba on bezala portatu zara”
.

Azalpen bat prestatuta eduki arren,
ni mutu geldituko naiz.
Zuk, eskutik heldu
eta etxeko txoko guztiak erakutsiko dizkidazu.
Hitz askorik ez duzu erabiliko.
Zerbait esatearren, holakoren bat esango didazu:
“Zu hemen, gurekin batera ikusteko gogoa geneukan”.

Ikaratuta aurpegira begiratuko dizut
eta zure begi distiratsuak ikusiko ditut
negar-malkoak gorde ezinean.

Eta nire azalpen eta kontaketa guztiak
burutik desagertu egingo zatzaizkit.
Oroipen hilak gordeta gelditzen diren kaxa huts horretan
nire erruak betirako lurperatuta geldituko dira.

Kapitalismoaren aurreko ura bezala,
eta turismoaren aurreko eguzkia bezala
Zu, doanekoa zarela ulertzen hasiko naiz.
Seme galduaren parabola ulertzeko sasoia dela
konturatuko naiz!

Eta nire bihotzean betirako geldituko da,
nik entzun ez arren,
oraindik esaten zabiltzan hitza: “seme” - “alaba”.

Eta lehenengoz! sentituko dut,
inoiz agortzen ez den poza.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue