#
#

Otoitzen: "KONFIANTZA"


Benetako bizia #
#
#

Hemen nauzu, Jauna,
biziaren gose eta egarri.
Ongi egiten dudala amets eginez,
bizitzen badakidala sinestuz,
atseginezko gauza arinak
berotasunez onartuz,
mizkeriak besterik ez;
han eta hemen
harrapatutako zentzazio berriak.
Eta nire gosea eta egarria ez dira desagertzen.
Hau, bizi itxura baino ez da,
kalitate gabeko bizia.

Hemen nauzu, Jauna,
biziaren gose eta egarri.
Baina indar gabeko gauzekin ohituta,
benetakoei irazkia ipinita.
Biraolari izateko lar ondo hazia.
Legea apurtzeko lar tradizionala.
Garaipenak ospatzeko lar arduratsua.
Arriskuetan sartzeko lar arrazoizkoa.
Berriro hasteko lar ondo bizi dena.
Eta nire gosea eta egarria ez dira desagertzen.
Hau, bizi itxura baino ez da,
kalitate gabeko bizia.

Hemen nauzu, Jauna,
biziaren gose eta egarri.
Zure ausardia ez dagizun erabili,
Zuri larregi eskatu gabe;
loturak ez sortzeko,
aldika bakarrik maitatuz;
onartu ahal izateko,
zure Ebanjelioa arinduz...
Errealitatetik kanpoko utopiak amesten;
aurreko loturak apurtu gabe,
zure arrastoak jarraitzen.
Eta nire gosea eta egarria ez dira desagertzen.
Hau, bizi itxura baino ez da,
kalitate gabeko bizia.

Jauna, artzain on lez,
zure abestia txistuka jo ezazu;
menditxo, mendi gain,
troka zulo eta zelaietan entzun dadila.
Lo aldi honetatik itzartu gaitzazu.
Arduragabekeriatik zaindu gaitzazu.
Zure lurreko zelai gurietara eroan gaitzazu.
Emaguzu benetako bizia.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue