#
#

Otoitzen: "TOPAKETA"


Eskerrik asko bilera honegatik #
#
#

Eskerrik asko Aita-Ama.
Elkarrekin Zutaz berba egiten egon gara,
gure bizitza eta egitasmoei buruz,
gure poz eta oztopoei buruz,
gure itxaropen eta konpromezuei buruz...

Jesus erdian,
eta bere Berri ona zabalik.

Bere egotea ze sendoa
eta bere isiltasuna zein zaratatsua den!
Berarekin batera arnasa hartuaz,
arnas eta bizi berbera,
gure barrua sutan geneukan.

Bat batekoa eta apala izan arren,
bere lagunekin bezala,
ekintza salbatzailea izan da guretzat.

Zakeoren etxera joan zen eta bere bizitza aldatu zen.
Nikodemo gauez joan zen eta eguna aurkitu zuen.
Emakume samariarrarekin hitz egin zuen
eta emakume berri egin zuen.
Marta eta Mariaren etxean ostatua hartu zuen,
eta pozik eta baretasunez bizitzen irakatsi zien.
Bere ikasleak zeuden tokian sartu zen eta kanpora atera zituen.

Dena berriztatzen da,
denak hartzen du bere zentzua,
denak du bizia,
berarekin dena da berri ona.
Eskerrik asko Aita-Ama.

Orain, batzar hau bukatzerakoan,
gure bihotza pozez saltoka dago
eta dakigun onena kantatzen dugu:
Guztiagatik, aleluia, Aita-Ama!
Zure seme-alaba hurkoagoak sentitzen gara.

Biharkoa hobea izango da.
Jesusen presentzia beroagoa izango da,
bere isiltasuna zaratatsuagoa.
Zutaz hobeto hitz egingo dugu.
Zure aukeratuak ziran behartsuak, hurbilago sentituko ditugu.
Zure Erreinua hurbilago egongo da.
Anaiago izango gara.
Biharkoa hobea izango da.

Eskerrik asko, Aita-Ama, bilera honegatik.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue