#
#

Otoitzen: "MISIOA - BOKAZIOA - BIDALKETA"


Fardel arinarekin #
#
#

Jauna, biderako,
ez daroat urrerik ez zilarrik,
ezta dirurik ere poltsikoan;
zure hitzarekin fidatzen naiz.
Ez dut zakutorik,
zure laguntza eta eguneroko ogia
nahikoa dut.

Euskarri lez,
makila bat eta ez besterik;
bidea gogortzen denean,
odoletan, estropezu eta erori,
nire anai-arrebak gogo-berotu
eta eskua emango didate.

Jantzia, soinekoa eta nahikoa,
ez dut ezer ezkutatu beharrik,
eta hotza eta beroa ez dira hainbeste
elkar banatzen direnean.

Eta sandaliak, kendu eta ipintzekoak,
kailurik ez egiteko.
Arin ibili
eta ez ahaztu zapaltzen dudan lurrarekin
zure Espirituak jasotzen nauanean,
askatasunez kulunkatu
eta haizeak batetik bestera narabilenean.

Fardel arinarekin...
Jarraitzen dizut!
Hori nahikoa dut.

Ulibarri, Fl.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue