#
#

Otoitzen: "KONFIANTZA"


Sinesten dugu #
#
#

Gure lurra, gure hiria,
gure auzoa eta gure elkartea
gure Jainkoaren bizileku izan direla
eta direla sinesten dugu.
Mundu honetako pobretuen et baztertuen negarrak
Berak sikatzen dituela sinesten dugu.

Gure bizitzen hasiera eta amaiera
Jainkoa dela sinesten dugu.

Bere seme-alaba egiten gaituen edateko ur bizia
Berak ematen digula sinesten dugu.

Ahul eta zapalduentzat,
ez minik, ez negarrik,
eta bai bakea, zuzentasuna eta zoriontasuna
egongo diren lur berri bat eta zeru berri bat
sinesten dugu.

Egi bihurtzen ahalegintzen bagara,
ahal dela sinesten dugu.

Ulibarri Fl.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue