#
#

Otoitzen: "MISIOA - BOKAZIOA - BIDALKETA"


Profeta zera #
#
#

Hitz indartsuagoko zoria hartu duzu.
Profeta izatea duzu zeure egitekoa,
Jainko biziaren hitz izatea.
Argia eramanez biziko zara,
beti zeure burua emanez,
zure ahotsa Jainkoaren ahots dela
eta Jainkoaren ahotsa ez dela lotaratzen.

Zoaz munduan barna, hots egiozu jendeari:
ez duela amairik Jainkoaren maitasunak,
ez dela galtzen haren ahotsa.

Segi zeure bideari, profeta, hondar beroaren gainean.
Segi ereiten munduan, ezen fruitua agertuko baita.
Ez beldur izan gure ahotsa haren hotsaren aurrean gelditzean,
zeren oinazeari iheska baikoaz
eta Jainkoaren ahotsa baitugu oinaze.

Segi, profeta, kantari, biziaren eta herioaren kantari.
Segi iragarriz badatorrela Jainkoaren Erregetza.
Ez dute isilaraziko ahots hori,
ez izan inoren beldur,
zure ahotsa Jainkoaren ahots baita
eta Jainkoaren ahotsa ez baita hiltzen.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue