#
#

Otoitzen: "ABBA - AITA"


Biziaren Jainkoa #
#
#

Jauna, Zu,
biziaren Jainko zara
errukiaren eta ontasunaren Jainkoa.
Diren guztien eta gure bizitzen sorreran
zure indar kreatzailea aitortzen dugu.

Kondairan zehar eta bakoitzaren historian,
pertsonentzat gizakiagoa,
zoriontsuagoa eta anaikorragoa den
bizitza bat bultzatzen diharduzu.
Horigatik, eskertzen eta bedeinkatzen zaitugu.

Zure irudiko egin gaituzu…
Zure esku lana gara,
eta harriturik sumatzen ditugu gugan
zure Aita-Ama izatearen haziak.
Bizitza sortu, eman eta indartzeko gauza egin gaituzu;
haren hazkundea, iraupenez eta samurki, laguntzeko gai;
eta bihotz errukiorra eta onbera emanez,
doako eta eragile den zure maitasunez bizitzera
deitzen gaituzu.

Zeurea den zerbait erein duzu gugan
eta, gure bizitzaren bitartez,
besteengana iristea nahi duzu.
Izadiaren barnean,
gure senideen bizitzetan,
kutun, hurbileko eta askatzailea den
zure maitasunaren lekuko izatera
bidaltzen gaituzu.

Gizon-emakume libreak izatera deitzen gaituzu,
errukiorrak, solidarioak eta itxaropenaren testiguak
Jainkozko gizon-emakumeak;
Espirituzko gizon-emakumeak,
Jesusi gertutik jarraitu nahi diotenak,
zure maitasunez beteak
eta bizkortzen gaituen zure presentzia
bizi-pozez agertzen dutenak.

Gure bizi osoan, bizi dugun adinean,
lanean eta egoeran,
zutaz hitz-egitea eskatzen diguzu.
Gure bizimoduak eta jarrerek,
Zuk maite dituzula adieraz diezaiela guztiei.
Bizitza ugal dadin eta Erreinua eraikitzean
zure lankide egin gaituzu.

Izadiari Zu eman ahal izateko,
graziaz bete zenuen Andre Mariaren antzera,
zure maitasunari irekiak iraun dezagula
eta gure bizitza besteentzat erregali bezala
eskaintzen jakin dezagula.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue