#
#

Otoitzen: "KONFIANTZA"


Larrialdi orduan #
#
#

Hainbeste teknologia eta aurrerapenez,
hainbeste giza heldutasunez,
sinesmena ondo probatua,
biziaren zati handi bat bizi izan da,
solidaritatean eta zuzentasunean ibiliak,
zure kristau elkartean bizi izanaz,
ez nuen uste momentu hau helduko zenik;
larrialdiak eta probak
nire ariman eta nire espirituan
ez zutela izango eraginik.

Eta gauetik goizera
dena hankaz gora,
dena aldapan gora,
dena beltz eta ikusmuga barik,
eta irten biderik ere ikusi ez.
Ez zait erreza espiritua argi edukitzea
eta gaitzak nire izatea ez harrapatzea
atzamar hertzetatik sabel barruraino.

Larrialdi ordua da,
gainditu gabeko oraina,
aurrez hartu behar dudan unea.
Kristau lez bizi nahi dut.
Baina batzuetan ur-jausi lez
eta besteetan azpiratzen nauan harri zabal lez,
erasoa eta beldurra sentitzen dut,
estutasuna eta konpromisoa,
borroka eta eztabaida,
ezina eta larrialdia,
estualdi eta kinka larria,
amets eta baraua,
barregarri eta txaloak,
eta ez da erreza neu izatea
eta Espirituaren argitara ibiltzea.

Ez dakit zertarako diren hainbeste estualdi,
borroka aldia ez dakit zertan bukatuko den,
gure lur maitea ez dakit zer izango den,
gure ametsak ez dakit zelan erneko diren,
itxaroten eta sufritzen dutenekin ez dakit zer izango den,
zure testigutza emateen dutenekin ez dakit zer izango den,
gure biziak ez dakit nora joango diren,
baina guztia zure eskuetan jartzen dut,
ezer galduko ez denaren itxaropenarekin,
orain mintzen, sufritzen eta maite dudan guztia.

Ordu beltz eta gogor honetan
zure eskuetan jartzen naiz
zugan dudalako konfiantza,
zure bake eta magaleko samurtasunean
eta zugan daroazun bizi indarrean.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue