#
#

Otoitzen: "KONFIANTZA"


Onarpena #
#
#

Jauna, zuk gura duzun tokian nagoela
sentitzen dut;
orain nagoen lekuan egoteko jaio nintzela,
egiten nabilena egiteko etorri nintzela mundura…

Honela ez balitz,
Zuk beste era batekoa egingo ninduzun:
jakintsuagoa edo behartsuagoa,
trebeagoa edo motelagoa,
samurragoa edo sendoagoa,
indartsuagoa edo ahulagoa...

Zuk,
zerua betirako ireki duzunak,
bizia eta izena eman didazunak,
ni bustitzeko busti zaranak,
zure Espirituaz lurrindu nauzunak,
zure nahia belarrira esaten didazunak,
lotsa gabe “seme-alaba” deitzen didazunak,
ni bataiatzera konprometitu zaranak
eta zuk amestutako tokian ikusteaz pozten zaranak,
baretu nire espiritua,
nire bizitzako gora beherak aztertzerakoan,
“zerbait gehiago egin behar nuenak”
sarritan zirikatzen bai du nire barrena.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue