#
#

Otoitzen: "MISIOA - BOKAZIOA - BIDALKETA"


Gauza txikiak #
#
#

Baso bete ur doan,
minutu bi kalea zeharkatzen laguntzeko,
bazkalondo batzuk talde baztertuekin,
ordu batzuk egoera latzak entzuteko,
erosketa batzuk gutxiago...

Holako gauza txikitxoak
ez dute desegingo pobretasuna,
ez dute ateratzen azpigarapenetik,
ez dituzte banatzen aberastasunak,
ez dituzte gizarterazten ekoizpen-baliabideak,
ez dituzte husten Alí Babá-ren kobak,
ez dute iraultzen ordena,
ez dituzte aldatzen legeak...
Baina egitearen poza sortzen dute
eta bizirik eusten zure nahiaren
eta gure eginbeharraren su-garrari.

Azken batean,
errealitatearen gain ihardutea,
eta aldatzea apurtxo bat bada ere,
errealitatea aldagarria dela agertzeko
modu bakarra da.

Historiaren eta biziaren Jauna,
ez nadila ni izan eguneroko gauza txikiak
mesprezatzen eta egin barik
uzten dutenetarikoa.

Ulibarri, Fl.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue