#
#

Otoitzen: "KONFIANTZA"


Arindu zorroa #
#
#

Erantzukizunaren sasi-ametsetik
esnatu egin nauzu.
Nire zorroa,
alferriko segurtasunetatik
eta sasi-premietatik,
arindu egin duzu,
eta belarrira esan didazu:
ibiltzeko gauza gutxi behar duzu.

Orain bai, Jauna.
Orain gai naiz zure ahots gozoa entzuteko,
baita zeru-ertzean haren oihartzuna ere.

Orain bai, Jauna,
ibili ala atseden hartu,
neure aldamenean zaitut sumatzen,
eta bizitza ez dut astuna,
ezta zure lorratzei jarraitzea ere.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue