#
#

Otoitzen: "MISIOA - BOKAZIOA - BIDALKETA"


Katekistaren otoitza #
#
#

Jauna,
zure aukeraketa ustekabeko bideetatik iritsi da nigana.
Pertsona askoren bidez deitzen didazu,
-batzuetan ezagunak, besteetan ezezagunak-
euren testigantzaz, euren bizieraz, euren beharrizanekin.
Batez ere, behartsuen bidez deitzen diguzu.

Zure ahotsa argia, hurrekoa eta sendoa da;
gure erantzuna bilatzen du eta zain dago,
erantzun zabala, konfiantzazkoa eta borondatezkoa,
morroikerizko trabarik gabe, beldurrik gabe, baldintzarik gabe.

Hemen nauzu, Jauna!

Eskerrak damaizkizut deitu eta aukeratu nauzulako
beste lagun batzuen lankide izateko,
Zureganako bidean.

Haientzat zure Ebanjelioaren testigu
izan nadila nahi duzu,
zure Erreinuaren mezulari,
berri onen oihulari,
argi piztua eta zabaldutako gatza,
haienen bizitzaren laguntzaile,
haientzat altxagarri izango den legamia,
haien bidelagun,
zure Espirituaz haien begirunezko gidaria.

Zure konfiantzari erantzuten jakingo ote dut?

Zure Hitzez aratu nazazu,
erein niregan zure bizi-mezua
eta bidali zaizkidazu zure euri eta eguzkia, ugari,
nire lur lehor eta alperrik galduaren gainera,
bizi-lorez eta fruituz jantzi dadin.

Oratu zaidazu zure eskuz nire eskutik,
biok batera askoren eskuak oratu ditzagun
eta pertsona asko bizi berri batera jaso ditzagun.

Eskerrak Zuri, Jauna, ni aukeratu eta deitu nauzulako
nire anai-arreben KATEKISTA izateko.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue