#
#

Otoitzen: "KONFIANTZA"


Sinismen ustetsua #
#
#

Jainko Aita-Amagan sinesten dut,
naiz eta batzuk eragin kulturala dela pentsatu
edo nire beharrizan eta ametsen ondorena,
eta sinestu barik ondo bizi diren;
beste askok horren beharrizanik sentitzen ez duten
eta atzerakoia, zentzugabea eta alferrekoa dela pentsatu;
beste sineskera batzuk ere egon arren,
asko sinestea izan arren eta horregatik zoroa deitzearren.

Nazareteko Jesusengan sinesten dut,
zure Seme aukeratua,
zure hitza,
gure artean Zure ezaugarria,
itunaren egonlekua,
zure leialtasun eta maitasunaren benetako lekuko;
gure haragiaren haragi,
bere izatea utzirik,
bere etxetik kanporaturik,
amorruz gurutzeratua...,
baina Aita-Amak berpiztua.

Zure Espirituagan sinesten dut,
betidanik eta betirako
askatasun eta bizi emailea,
dena eraberritu eta bizi berritzen duana,
gaur gure gizartean,
egiazko pertsonak, zuzenak, samurrak eta osokoak,
sortzeko gai dena,
biziaren eta maitasunaren testigu zintzoak,
Jainkoaren seme-alaba solidarioak.

Horregatik,
naiz eta zauriak egon, bizian sinesten dut;
agintea eta odolaren gainetik,adiskidetasunean;
alderdikerien gainetik, anaitasunean;
norberekeri guztien gainetik, solidaritatean.

Maitasuna, heriotza baino indartsuagoa dela sinesten dut.
Ona, samurra eta zintzoa izateak zentzua duala sinesten dut.
Pertsonengan konfiantza izatea merezi duala sinesten dut.
Zure duintasunean eta nirean sinesten dut.
Lagundu al didazula sinesten dut.
Ustekabeko zerbait izango dugula sinesten dut.
Jainkoa nire amets guztien gainetik dagoela sinesten dut.
Berak egina naizela sinesten dut.
Nire sinesmenari gainezka egiten diola sinesten dut...

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue