#
#

Otoitzen: "ESKAINTZA"


Eskerrik asko behar gaituzulako #
#
#

Zure isiltasun onargarrian,
milaka hizkuntzetan itzulitako,
egoera bakoitzera egokitutako
zure hitza izatea eskaintzen diguzu.

Gure ezpainetan, Jauna, agertu nahi duzu,
azkenetan dagoen gaixoarekin xuxurlan,
bidegabekeria astintzen duen oihuan,
seme gaixoa duen
auzoko emakumearentzako galdera txeratsuan,
haur bat alfabetatzen duen silaban.

Arroza ekoizteko,
familiaren arropa garbitzeko,
kirurgiarekin bizitza salbatzeko,
behatzen ferekarekinů
kopetan dugun sukarra arintzeko
edo masailean maitasuna pizteko,
Zure eskuak izatea eskaintzen diguzu.

Bideak ibiltzera bidaltzen gaituzu.
Zure oinak gara
eta bizitza baztertuenei hurbiltzen zaitugu,
bere errugabetasunean lo egiten duten umeei
ez esnatzeko oinatz leunak,
egoera korapilatsuetara jaisteko,
edo itxaropenaz kargatutako karta bizkor eramateko
oinatz sendoak.

Zure belarriak izatea eskatzen diguzu,
zure entzuteak aurpegia izan dezan,
arreta eta sentimendua.
Zure ausentziaren kontrako kexak,
bizitza gelditzen duen zalantza,
eta bere poztasuna partekatzen duen maitasuna,
airean ez daitezen galdu.

Eskerrik asko, Jauna, behar gaituzulako.
Nola iragarriko zenuke zure proposamena
isiltasunean entzuten zaituen norbait gabe?
Nola begiratuko zenuke samurtasunarekin
zure begirada sentitzen duen bihotzik gabe?
Nola oihukatuko zenuke Bizitzaren alde,
hainbeste heriotzaren aurrean zure haserrea ulertzen duen
eta bere ahotsa zuri uzteko prest dagoen norbait gabe?

Eskerrik asko, Jauna, behar gaituzulako.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue