#
#

Otoitzen: "JESUS JAUNA"


Jesusen erronkak #
#
#

Ahalegintzen naiz eta diostazu: barka!
Beldur naiz eta diostazu: izan bihotz!
Ezbaian nago eta diostazu: fida zaitez!
Urduri nago eta diostazu: lasaitu!
Bakardadea nahi dut eta diostazu: etorri eta jarrai!
Planak egiten ditut eta diostazu: utz ezazu!
Ondasunak bilatzen ditut eta diostazu: utz bertan behera!
Ziurtasuna bilatzen dut eta diostazu: ez dizut agintzen ezer!
Bizi nahi dut eta diostazu: eman zure bizia!

Ona izan nahi dut eta diostazu: ez da nahikoa!
Buruzagi izan nahi dut eta diostazu: zerbitza ezazu!
Agindu nahi dut eta diostazu: esana egin!
Ulertu nahi dut eta diostazu: sinetsi!
Argitasuna nahi dut eta parabolak kontatzen dizkidazu.
Olerkia nahi dut eta gertatutakoak diostazuz.
Lasaitasuna nahi dut eta arduratsu izateko eskatu.
Indarkeria nahi dut eta bakea da zure hitza.
Ezpata atera eta diostazu: gorde egizu!
Mendeku bila nabil eta diostazu: eman beste aurpegia!
Bake zale izan gura eta diostazu: ezpata ekartzera etorri naiz!
Bakegile izan nahi dut eta diostazu: lurrera sua ekartzera etorri naiz!
Ezkutatu nahi dut eta diostazu: izan argi!
Lehen tokiaren bila nabil eta diostazu: azkeneko jarri!
Agertu nahi dut eta diostazu: ezkutuan egin otoitz!

Ez! Ez zaitut ulertzen Jesus.
Zirikatzen nauzu. Nahastatzen nauzu.
Zure ikasle askoren antzera
beste irakasle bat argiagoa
eta gutxiago eskatzen duana nahi dut.
Baina Pedrorekin batera aitortu beharra daukat:
beste inork ez ditu betiko bizitzarako hitzak.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue