#
#

Otoitzen: "ESKERRAK EMATEA"


Esker ona #
#
#

Bihotz-bihotzez eskerrak ematen dizkizut, Jauna,
zure errukia eta leialtasunagatik
zure agintzaria zure ospearen gainetik dagoelako.

Zutaz, nire Jainkoaz, hitz egin zidaten
gure konfiantza zugan jarri genezakeela esanez,
eta nire itxaropena
zure dohainekin beterik gelditu da.

Bihotz-bihotzez eskerrak ematen dizkizut, Jauna,
urteetan zehar,
nire gurariak gainezka jarri dituzulako,
Jainko harrigarri eta leiala.

Bide luzea beharrezkoa izan da,
iluntasun momentuak ere bai,
denen gainetik maitasunean sinetsi,
orain zure fruituak biltzeko.

Ez ditut ezergatik aldatuko,
sinesmenean anai-arreba ditudanekin ospatuko dut,
Elkarteko Eukaristian,
zure izena goratuz, nire historiaren Jainkoa.

Jauna handia da,
nire txikitasunean ohartu da
eta nire harrokeria zapuztu.

Nire bihotzean samurtasun fruituak,
bizitzako kolpe guztiak baino handiagoa da;
esker oneko eta apaltasunezko fruituak,
handikien jakituria zapaltzeko gai.

Jainko Jauna, zelan egin duzu?
Ez dit ardura.
Nire bihotza pozik dago;
Jauna, zure sorkari guztiak abestu dagiela,
zure handitasuna eta zure aintza.

Jauna nirekin handia izan dela dakit.
Jainko Aita-Ama ona, Zure errukia betikoa,
Zure eskuen lana ez duzu bertan behera utziko.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue