#
#

Otoitzen: "BIHOTZ-BERRITZEA, BARKAMENA"


Ebangelioaren begirada #
#
#

Lagun iezaguzu, Jauna, aldatzen,
gure begirada mundutarra, egoista,
gutxi konprometitua,
beldurtia, egokitua.
Lagun iezaguzu aldatzen,
gauzak, mundua eta bizitza
zure begiradarekin eta zure begietatik
begiratzeko.

Ken iezazkiguzu,
urteetan zehar eraikitzen ari garen begietako estalkiak,
gure ondoan dabiltzanen
minetik eta sufrimendutik aldentzen gaituztenak.

Astindu ezazu gure bihotza,
Ebanjelioaz betetako begiekin
eta Erreinuaren itxaropenarekin
ikusten ikasteko.

Ken gure begietako itsutasuna,
Ikusiz
besteengatik hunkitu ahal gaitezen,
eta bakoitzaren barrenetik irten
esku bat ematera hurreratzeko
(eta bestea, eta bizitza guztia...)
bide ertzean erorita daudenei,
garrantzirik ez dutelako
edo merkatuko legeei interesatzen ez zaizkielako
gizarte itsu honek hegal batera bota dituenei.

Bihur ezazu gure begirada,
samariar onaren miraria posible eta eguneroko egiteko,
bestea ikustea eta hurbiltzea,
bere ondotik ez pasatu,
partekatu, eskuzabala izan,
anaiagatik dena eman.

Jainko ona,
begirada aldatzen badugu,
aurpegia ez badugu alboratzen,
itxita ez bagara bizi,
zenbat gauza ahal diren!

Ireki gure begiak,
erruki zakizkigu,
ebanjelioko itsuak eskatzen zuen bezala,
lauso ez dezagula ikus,
okerreko bidea hartuz,
Zu geratu ez zaran lekuan
aurkitu zaitugula uste dezagun.

Ikusarazi, Jauna,
behartsuengan zaitugula.
Ezagut zaitzagula
biluzian,
gosetian,
bakarrik dagoenengan,
presoarengan,
gaixoarengan,
eta beste hainbesterengan, Jauna,
zeinengan egunero gugana hurbiltzen zaren,
guk batzuetan nabaritu gabe,
bihotza gogorturik
eta begiak itsu izateagatik.

Bihur iezaguzu, Jauna!
Itzul iezaguzu umeen begirada fidakorra,
ariman ugari duenetik
gardentasunez hitz egiten duena.
Ez iezaguzu utzi begiak ixten
eta gure barruan aurkitzen zaitugula pentsatu,
egunero zabiltzan tokietan
zu bilatu eta aurkitu gabe.

Anbizioak, konformismoak,
erosotasunak eta segurtasun faltsuak
ez dezatela gure begirada lainotu.
Bidal ezazu haize bolada bat
eta ken gugandik
irteera eta azalpen egokituak.

Jauna, hain zaila izango da,
kontura gaitezela ez zaudela
gurtzen dugun landutako zurezko gurutzean,
baizik eta begiratzen ez ditugunen artean botata.

Lagun iezaguzu, Jauna,
ikustera eta aldatzera...,
zu ikustera eta aukeratzera...,
mundua, errealitatea eta bizitza ikusteko
zuk utzitako betaurreko zoragarriak erabiltzera:
EBANJELIOAREN BEGIRADA,
errealitatea eta bizitza,
bihozbera eta errukitsua zaran
zure Jainko begiekin ikusteko.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue