#
#

Otoitzen: "BILAKETA"


Oraindik ez zaitugu ezagutzen #
#
#

Jesus, zuk ezagutzen gaituzu,
gure gogo eta ahuldadeekin,
badakizu bakoitza zer garan.
EMAGUZU ZURE BARKAMENA.
EMAGUZU ZURE LAGUN BESARKADA.

Sentitzen ez duena esaten duenari barkatu egiozu,
besteen lagun ona ez denari,
besteen gainetik jartzen denari.
EMAGUZU ZURE BARKAMENA.
EMAGUZU ZURE LAGUN BESARKADA.

Jesus, gaur egun ez zaitugu oraindik ezagutzen,
zure Ebanjeliotik ezer gutxi dakigu.
Zure lagun izan nahi dugu
eta zein gutxi arduratzen garan zutaz!
EMAGUZU ZURE BARKAMENA.
EMAGUZU ZURE LAGUN BESARKADA.

Gure eskuak geure onerako bakarrik erabiltzen ditugulako
barkatu, Jesus;
gure begiak nahi dutena bakarrik ikusten dutelako;
gure bihotzak norbera bakarrik maitatzen duelako;
gure poza elkarbanatzen ez dakigulako.
JESUS, EMAGUZU ZURE BARKAMENA.
EMAGUZU ZURE LAGUN BESARKADA.

Jesus, gauza batzuk ez ditut ulertzen:
bizitza, maitasun eta bake kantua dela
esan zuten,
eta gizakiak kantatzen dute,
baina auzokoen mina ez dute sentitzen.

Jesus, ez dut ulertzen,
mundua desagertzera doala esan zuten;
eta pertsona jator asko ikusten ditut
nire Jainkoa euren bihotzean daramatenak.

Jesus, ez dut ulertzen
mundu hau desagertzen joango denik
bertan bizi direnengan
zure maitasunak irauten badu.

Jesus, zure lagun besarkada
eta bihotza behar ditut
BARKATZEN ikas dezadan
eta ontasuna ikusteko BEGIRADA garbia izan.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue