#
#

Otoitzen: "DEIA"


Bidal iezazkiguzu eroak #
#
#

O Jainkoa! Bidal iezazkiguzu eroak,
benetan konprometitzen direnak,
euren buruaz ahazten direnak,
hitzekin baino zerbait gehiagorekin
maitatzen dakitenak,
euren bizitza egiaz eta azkenera arte
ematen dituztenak.

Eman iezazkiguzu eroak,
zoroak,
zale amorratuak,
segurtasun-eza onartzeko
gai diren gizakiak,
pobrezia onartzeko
gai diren gizakiak;
eman iezazkiguzu eroak,
euren burua besteen gainetik barik
lagun artean biziko direnak,
euren nagusitasuna
norberen onurarako erabiliko ez dutenak.

Eman iezazkiguzu eroak, orainaldiagatik zoratuak,
bizitzeko era pobrearekin maiteminduak,
pobre eta baztertuen alde jokatuko dutenak,
bakezaleak,
kontzientzia garbikoak,
esandakoa beteko dutenak,
edozein zeregin onartzeko gai direnak,
edozein tokira joatekoak,
askeak eta esanekoak,
bat-batekoak eta saiatzen direnak,
samurrak eta indartsuak

Eman iezazkiguzu eroak, Jauna, eman iezazkiguzu eroak.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue