#
#

Otoitzen: "MISIOA - BOKAZIOA - BIDALKETA"


Utz ezazu zure familia #
#
#

Utz ezazu zure familia eta jarrai iezadazu.
Utzitako haurraren bakardadea erakutsiko dizut,
ama nekatuaren arduragabetasuna,
torturatutako aitaren amorrua.

Zure lana utzi eta har ezazu nire bidea,
gelditu gabeko ahalegina ikustea emango dizut
nekazariaren esku gastatuetan,
hainbeste egiteko eta beharbada lortzeko gutxi.

Utz ezazu zure etxea eta etor zaitez nirekin,
ostatu emango dizut mila aldiz ikusitako adobeko etxoletan,
izarrek soilik argitutako etxeetan,
ibaiko urak bustitako geletan.

Utzi zure lagunak eta zoaz urrunera,
ezer trukean itxaron gabe maitatzen erakutsiko dizut;
mila istorio ezagutuko dituzu, mila pertsona,
sentimendu berri eta erregarriak.

Zure ametsak, zure ilusioak, zure etorkizun planak utzi itzazu.
Utzi dena eta zatoz nirekin.
Nik orain deitzen dizut, erantzun iezadazu bizkor.
Ez dut denbora asko itxarongo,
ez promesik ezta segurtasunik,
utzi dena eta jarrai iezadazu.

Eta umeen irribarre garbietan edango duzu,
eta jende apalaren berotasunetik jango duzu,
eta zure ondoan lo egiten duenaren bizitza amestuko duzu,
eta maitasunaren justiziagatik eta zorionagatik borroka egingo duzu,
eta bost urteko artzainaren hitzekin otoitz egingo duzu,
eta ikaratzen duen era berrian, desberdinean, pentsatuko duzu,
eta gutxirekin zoriontsua izango zara, zoriontsua ezer gabe,
egiaz asko izango duzulako
zure bizitza egonkorrik gabe.

Utzi dena eta zatoz nirekin,
utzi zure bizitza eta zerbitzu bihurtu.

Esadazu bai behingoz,
esadazu… ˇhemen nago, Zuretzat, osorik!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue