#
#

Otoitzen: "ANAITASUNA - ELKARTEA"


Ebanjelioaren poza bizi #
#
#

Jesus, maisu ona,
zure pausoak jarraitu nahi ditugu.
Eman iezaguzu zure Espiritua,
POZTASUNEAN bizi izaten ikasteko.

Goizero esnatu nahi dugu
Aita-Ama goratzeko
eta egin dituen gauza ederrengatik,
Hari eskerrik asko kantatzeko.

Sorrera arrebagatik,
natura arrebagatik,
espazio neurrigabeagatik
eta izar guztiengatik;
berotzen gaituen eguzkiagatik
berotu, eta zure irribarrea gogoratzen digun
argia ematen digulako.
Gure zentzumenak,
berdez betetzen duten landareengatik,
animaliengatik,
txorien txio-txiogatik.
Jesus, poztasunez eta bizi izateko gogoagatik
ematen dizkizugu eskerrak.

Jesus,eman iezaguzu zure Espiritua,
Jainko Aita-Amaren presentzia
uneoro aurkitzeko
eta topaketaren eta gorespenaren
poztasunean bizi izateko.

Gure bizitzaren eguneroko gorabeherak
poztasunarekin bizitzen irakatsi iezaguzu.
Lanaren egunekotasuna,
egunak pasatzea.
Denboraldi hauetako etsipenak
ez gaitzala menderatu.
Itxaropena ez dezagula gal,
ezustea,
harriduraren ahalmena,
zu aurkitzearen esker ona,
gure ondoan, ibiliaz,
bizi garen bitartean,
hazten goaz,
eta gure bizitza-proiektua
egiten goaz.

Jesus, emaguzu zure Espiritua,
zu gure eguneroko bizitzan
ibiltzearen arrastoak
aurkitzen ikas dezagun.

Mundu guztiari Ebanjeliotik sortzen den poza
eramaten lagun iezaguzu.
Bizi izatearen zentzun sakona.
Bide bat dagoela jakitearen poza,
itxaroten digun, lagundu
eta laguntzen digun Norbait dagoela.
Gardenak izan gaitezela
gure bizitza osoarekin iragarri ahal izateko,
zure berritasuna, Jesus, eta Erreinuaren Berri Ona.

Gure iragarpenak eta gure lekukotasunak
zu bizi izan zinen,
bizitza eman zenuen eta berpiztu zinen
baloreak transmititzen jakin dezala.
Bizitza besteengatik ematera
anima gaitezela.
Izatearen eta kontsumoaren logika,
aldatzera ausart gaitezela
ematearen eta norbera eskaintzearen pozagatik.

Jesus, emaguzu zure Espiritua,
Erreinurantz ibiltzeko poztasuna,
Ebanjelioaren berri ona,
mundu berria egiteko aukera,
munduari kutsatzeko.

Jesus, Maisua eta Anaia,
fede heldu eta konprometitua bizitzen lagun iezaguzu.
Gatazka eta proben aurrean ez dezala ihes egin.
Zure Hitzarekin fidela izatearen tentsioak aurki ditzala,
poztasun lasaia, sakona,
bizitza betetzen duena
eta ezbeharren aurrean sendo egiten duena.
Zure presentzian ibiltzea,
zure pausoak jarraitzea,
Espirituan ibiltzea...
ez dira zeregin errazak,
batek fideltasun historikoarekin egin nahi baditu,
gaur egungo erronkei
eta bidegabekeriei erantzunez.

Erreinuaren balioak
iragartzeak eta bizi izateak,
barruko gatazka ekartzen dute,
bereizmen-prozesuak,
askotan, ulertezina eta bakardadea.
Mina
eta jazarpena eta martirioa ere bai.
Agertu iezaguzu, Jesus Jauna,
Ebanjelioagatik bizitza eman zutenen poztasuna.
Gaurko, atzoko eta betiko lekukoak,
hurrengo hau…
ulertzeko gai direnak:
“gari-alea ez bada hiltzen,
ez da fruituak emateko gai...”
,
Agertu iezaguzu, Jesus Jauna,
eskuzabaltasunez ematearen poza,
bidean leiala izatearen poza,
Erreinuagatik aterpe gabe egotearen poztasun lasaia.

Jesus, eman iezaguzu zure Espiritua,
pozik bizi izaten eta poztasuna ereinez
bizi izaten ikasteko,
gure eguneroko lekukotasuna,
zu bezala, Espirituaz beterik,
ongia eginez ibili zinena,
bizitza emanez.

Jesusen Espiritua:
entzun ezazu gure otoitza.
Zatoz laster gure topaketara
alda itzazu gure bihotzak
eta bete itzazu EBANJELIOAREN POZTASUNAZ.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue