#
#

Otoitzen: "KONFIANTZA"


Ene Jainko, eskerrik asko #
#
#

Jainkoak esan zuen:

Inork ez bazaitu maite, nire poza zu maitatzea da.
Negarrez bazaude, zu lasaitzeko irrikitzen nago.
Ahula bazara, nire indarra eta kemena emango dizut.

Inork ez bazaitu behar, zure bila irtengo naiz.
Balio gabea bazara, nik zure beharrizana dut.
Hustuta aurkitzen bazara, nire samurtasunak beteko zaitu.

Beldur bazara, nire lepoan hartuko zaitut.
Ibili nahi baduzu, zurekin joango naiz.
Deitzen badidazu, beti nator.

Galtzen bazara, aurkitu arte ez dut lorik egiten.
Nekatuta bazaude, zure atsedena nauzu.
Bekatu egiten baduzu, zure barkamena nauzu.

Eskatzen badidazu, zuretzako dohaina naiz.
Behar banauzu, diotsut: zure barnean nago.
Gogor jartzen bazara,
ez dut nahi derrigorrez ezer egiterik.

Ilunetan bazabiltza,
zure pausoen argi-zuzi nauzu.
Gose bazara, biziaren ogia naiz zuretzat.
Zu ez bazara leiala, ni leiala naiz.

Elkarrizketa nahi baduzu, nik beti entzuten dizut.
Begiratzen banauzu, zure bihotzaren egia ikusiko duzu.
Espetxean bazaude, ikustera eta askatzera joango naiz.

Beste inor ez baduzu, neu nauzu.
Isiltasuna bazara,
nire hitza zure bihotzean egongo da.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue