#
#

Otoitzen: "BILAKETA"


Zoriontsua izan nahi dut #
#
#

Jauna, Zu ni zoriontsu egiteko gai zara?

Batzuetan pentsatzen dut zu serio hartzea
nire bizitzako hegoak moztea bezala dela,
dolua jartzea bezalakoa dela,
zerbaiti uko egingo banio bezala...
Zoriontsua izatera jokatzen dut, bizitza maite dut.

Nik oihukatzen dizut, batzuetan,
bizi izaten ez dakidan bizitza honengatik.
Nik oihukatzen dizut,
niregan eramaten dudan huts honegatik,
asperkizun honegatik,
egun batean bai eta bestean, eta beste baten...

Ni zoriontsua ez izatearen errua nork du?
Ni neuk?, gizakiak?, bizitzak?, edo... nork?

Niregan ez dut zoriona aurkitzen;
esadazu, Jauna, non dagoen.
Diskotekan, gauza errazean, diruan,
abiaduran, zaratan eta koloreetan,
eta beste hainbeste lekutan... ez dago.
Non dago?
Zu zara zoriona? Zure lagunak zoriontsu egin dituzu?

Ni zoriontsua nintzen nire jostailuez, nire komikiekin...
eta txikitan izan nituen amets-mundu horretan eta ilusioetan.
Bizitzara irekitzen naizen une honetan,
gauzek ez nautela betetzen dakit,
zoriona nire barruan eraiki behar dudala.
Hemen nago, bizitzaren aurrean, euskarri gabe eta beldurrez,
gizaki izatera jolasten saiatuz, baina...

Belardian mugitzen den zaldia bezala sentitzen naiz,
aske eta alde batetik bestera doana eta nekatzen dena,
eta aparra dariola ahotik berriro ere korrika egiten duena.
Eta nire gaztaroan gauza asko probatu ditut.
Intxaur asko ireki ditut eta, barrutik, harra edo hutsak...

Jada esan dezaket parranda bat,
zinema arratsalde bat,
zarata askorekiko disko bat,
neska harekin dantza hura...
hori guztia irristatzen zait;
eta ez da ez zaidala gustatzen; koloreetako sua da...

Gazteen begi askotara begiratu dut...
eta tristura nabaritu dut bere begiradetan.
Bere urteetako distira eta argia falta zaie.
Nik bilatzen dudan eta aurkitzen ez dudan hori falta zaie.
Aurpegi nekatuak, ia zahartuta, ikusi ditut,
oraindik urteak gutxi zirenean.

Egarri naiz, zoriontasun egarri.
Eta egunero, lasterka nabil hura bilatzeko
eta nire buztin ontzia beti hutsik eramaten dut.
Zuk ez nauzula betetzen izango da?
Bizi izaten ez dakidala izango da?
Bilatzen dudana barik bizitza beste bat dela izango da?

Jauna, zoriontsua izaten tematzen naiz.
Esan iezadazu nola izango naizen.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue