#
#

Otoitzen: "ESPIRITU SANTUA"


Espiritua bizitzan #
#
#

Jesusen Espiritua,
bizi emailea,
agertu iezaguzu Ebanjelioaren bidea.

Itxaropenaren Maisu,
bide erakusle behar zaitugu.
Zuzengabea, bihozgabea eta gogorra den
errealitate honen erdian
aurrera egin nahi dugu,
bizi berria eta arnas kimuak sortuz.
Inguratzen gaituenengan
kemena sortu dezagula,
erakutsi iezaguzu laguntzen
eta aldaketa haziak ereiten.

Ezagueraren Maisu zaituguna,
zure laguntza behar dugu.
Aldi honetan
ez da erreza
Jainkoaren bideak bilatzea.
Bere deia entzun nahi dugu,
bere lehentasunak bete,
bere aukerak jarraitu,
bere egitasmoaren arabera eraiki.

Bere begiradaz
mundua ikusten lagundu iezaguzu.
Emaguzu jakinduria
bere nahia ulertzeko
eta adorea betetzeko.

Otoitzaren Maisua,
zure kemena behar dugu.
Jesusen pausoak jarraitzeko
bere ahotsa entzuteko adi egon.
Aita-Amaren egitasmoa betetzeko,
amaigabeko entzutean egon.
Gure janaria Hitza da,
ez dezagun ahaztu bere irakurketa.

Lagun iezaguzu otoitz egiten,
erakuts iezaguzu otoitz egiten,
ager iezaguzu nola esan:
Aita-Ama, egin bedi zure nahia.

Zaindu gure itxaropena,
gure ezaguera,
sendotu gure otoitza,
Jesusen Espiritua,
maisua eta bizi emailea,
gogo berotu gaitzazu,
zatoz gure ondora,
zatoz gurekin,
ugaldu gure elkarteak.
Beste mundu bat ahal dela
eta beharrezkoa dela agertzeko
zure presentzia behar dugu.

Onartu egizu gure erronka:
gure artean zure Erreinua eraikitzen
lagun iezaguzu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue