#
#

Otoitzen: "DEIA"


Zure bideak dira #
#
#

Haserre naiz
eta zuk barkatzeko diostazu.
Beldur naiz
eta arriskatzeko diostazu.
Ezbaian nago
eta sinesteko diostazu.
Noraezean nago
eta lasaitzeko diostazu.

Nekatuta nago
eta aurrera egiteko diostazu.
Nire egitasmoak ditut
eta zureak onartzeko diostazu.
Ondasunak ditut
eta eskale izateko diostazu.
Ziurtasuna dut
eta ezer ez duzula agintzen diostazu.

Bizi nahi dut
eta bizia emateko diostazu.
Ona izan nahi dut
eta ez dela nahikoa diostazu.
Agindu nahi dut
eta anai izateko diostazu.
Aurrelari izan gura dut
eta zerbitzatzeko diostazu.

Ulertu nahi dut
eta misteriora irekita egoteko diostazu.
Argitasuna nahi dut
eta paraboletan berba egiten didazu.
Keinuak nahi ditut
eta gaian zuzenean sartzen zara.
Lasaitasuna nahi dut
eta urduritasuna ekartzera zatozela diostazu.

Gogorkeria nahi dut
eta bakea bakarrik ematen dakizula diostazu.
Ezpata hartu
eta gordetzeko diostazu.
Aurre egiteko prestatzen naiz
eta beste aurpegia eskaintzeko diostazu.
Bakea nahi dut
eta betiko zeregina dela diostazu.

Lasai bizi nahi dut
eta lurrera sua ekartzera zatozela diostazu.
Handiena izan nahi dut
eta txikiena izatea eskatzen didazu.
Ezezaguna izan nahi dut
eta nire argia bizturik edukitzea eskatzen didazu.

Sarritan ez ditut ulertzen
baina ZURE BIDEAK DIRA.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue