#
#

Otoitzen: "DEIA"


Zure ahotsak deitzen nau #
#
#

Txoko guztietatik
zure ahotsak deitzen nau.

Begiratzen didaten begi askotan
zure begirada sentitzen dut.

Oihukatzen didaten ahots askotan
zure hitza entzuten dut.

Eta behar nauten guztietan,
zure esku luzatua ikusten dut.

Haur goseti hori ikusten dudanean,
edo bizkarrean daraman
akitutako ama hori
Zu zara galdetzen didazuna.

Zure Ebanjelioa entzuten ez duten
gizaki asko daude,
eta txaboletan ozta-ozta bizi diren beste asko,
eta bizi izaten jarraitzeko
lapurtzen dutenak beste asko.

Eta guztiek isiltasunean oihukatzen didate
hain lasai ez nadila bizi.
Zer egin dezaket nik?

Eskoletan lekurik ez dagoelako
lokatzean jolasten duten ume horiek;
bere bizitzari zentzurik aurkitzen ez diolako
bizi izateko gogorik gabeko gizon hori;
eta espetxeetan sufritzen duten hainbeste,
eta, libreak,
hitza beste batzuek ukatzen dietelako
askatasunik ez dutenaků

Haietan guztietan ere,
eta lurreko txoko guztietatik,
zure ahotsak deitzen nau.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue