#
#

Otoitzen: "MISIOA - BOKAZIOA - BIDALKETA"


Besteengan zerbitzatu nahi zaitut #
#
#

Jauna, besteengan zerbitzatu nahi zaitut.
Nire bizitza eta nire onena,
eman nahi dut
inguratzen nautenen zerbitzuan.

Solidaritateko bideak erakuts iezazkidazu.
Errukizko bidetik eraman nazazu.
Maitasun eraginkorraren bidetik gida nazazu.

Jauna, emadazu zure eskua,
eta eroan nazazu behar nauten tokira.

Nire denbora eskaintzen dizut,
nire ahalegina,
emateko eta ni emateko gogoa.

Zure eredua jarraitu nahi dut,
dena besteengatik emateko gai izatea.

Ematearen jaia poztasunarekin bizi izan nahi dut,
bide hauek ibili zituzten
eta bere bizitzekin ernaldu zituzten beste askoren antzera.

Besteei adi egoteko.
nire eskuak, nire bihotza eta nire burua presta itzazu.
Sufritzen dutenengan zure aurpegi bizia
aurkitzen dakien begirada izateko.
Baztertuta daudenengan
zure deiari irekita bizi izateko.
Inork ikusi nahi ez dituenengan
zure presentzia aurkitzeko.

Bestearekiko eskuzabaltasunak pozten zaituela dakit,
laguntzeko luzatutako eskuak,
kontsolatzeko hitz bizkorrak,
besten eskubideengatik borroka egiteko
bizitzaren eskaintza, Jauna.

Aita eta Ama zaren horrek,
aholka nazazu eta etor nirekin.
Semea zaren zu,
maisua eta laguna,
zure aukerak bizi izaten irakatsi iezadazu.
Bizitza Berriko Espiritua zaren horrek,
adoretu nazazu, bultza nazazu, eutsi nazazu,
nire ematea egizu emankor.

Jainko ona,
ongia eta guztientzako bizitza duina nahi dituzuna:
zure Izena ohoratuz
eta zure Erreinua eraikiz bizi izateko,
zu besteengan zerbitzatzen lagun iezadazu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue