#
#

Otoitzen: "ANAITASUNA - ELKARTEA"


Karitatean bizi #
#
#

Jesus, maisu ona,
zure pausoak jarraitu nahi ditugu,
EMAN IEZAGUZU ZURE ESPIRITUA,
Aitaren Erreinurantz
zure ondoan ibiltzeko,
bizitzarekin,
Berri Onaren Ebanjelioa iragartzeko,
gure ematearekin,
mundu berria, anaitasunezkoagoa,
solidarioagoa, baketsuagoa eraikitzeko.

Zuk erakutsi zenigun bezala
maitasunean bizi izan nahi dugu,
bizitza guztiengatik emanez,
zure denbora, zure ahaleginak, zure desioak emanez
Jainko Aitaren mezua transmititzeko:
bizitza desberdinaren aukera,
mundu desberdinarena,
gizadi berriarena.

Espirituak eraginda bizitzea zer den
zure ereduarekin erakutsi zenigun,
ekintza oneko fruituak emanez,
bihotza guztientzako irekita izanez,
maitatzen erakutsiz,
KARITATEAN BIZI IZANEZ.

Jesus, maisu ona,
karitatean bizi izatea guri erakusteko
EMAN IEZAGUZU ZURE ESPIRITUA.
Eman iezaguzu bihotz errukitsua,
besteekin sufritzen ikas dezan,
guztiei laguntzen ikas dezan,
besteen beharrak aurki ditzan,
errukiz beteriko bihotza,
Aitaren antzekoa,
inguratzen gaituztenen eskasiak eta minak
norberarenak bezala sentitzeko gai dena.

Jesus, maisu ona,
EMAN IEZAGUZU ZURE ESPIRITUA
karitatean bizi izaten guri erakusteko.
Eman iezaguzu bihotz eskuzabala,
beharrean sentitzen diren guztien alde
irtengo duena,
bakarrik eta utzita dagoenen alde,
edo gaur egun kanporatua
eta baztertua dagoenaren alde
irtengo duena.

Jesus, maisu ona,
EMAN IEZAGUZU ZURE ESPIRITUA
karitatean bizi izaten guri erakusteko.
Eman iezaguzu bihotz irekia,
barkatzen jakin dezagula
eta besteen barkamena onartzen.
Haserreak, zatiketak
eta desadostasunak gaindi ditzagula,
partekatutako senidetasunaren
harmonia eraikitzeko,
bizitza ematearen hainbesteren ametsa,
bakean, anai-arreben mundu bat.

Jesus, maisu ona,
EMAN IEZAGUZU ZURE ESPIRITUA
karitatean bizi izatea guri erakusteko.
Sufritzen duenaren alde egiteko
gure ahotsak presta itzazu.
Eman iezazkiguzu hitz ausartak
guztientzat bizitza duinaren kontra dagoena
salatzeko.
Lagun iezaguzu ahotsa eta hitza izaten,
utzitakoen oihua,
lur gabetuena,
etxebizitza edo heziketarik bakoena,
edo osasun duina eskatzen duenari
entzuteko.

Presta itzazu gure ahotsak,
zure hitzen oihartzuna izateko,
konbertsiora deituz,
egia iragarriz,
topaketara, justiziara,
aldaketara gonbidatuz.

Jesus, maisu ona,
EMAN IEZAGUZU ZURE ESPIRITUA
karitatean bizi izaten guri erakusteko.
Eman iezaguzu bihotz sentikorra.
Zuk aukera berriak eman eta zain gaituzun antzera
inguratzen gaituztenekin eraman handikoak izan gaitezela.
Zure denborako jakituria ikas dezagula.
Lagun iezaguzu besteekin erabiltzen
Zuk gurekin erabiltzen duzun
neurri-kordela bera.

Jesus, maisu ona,
EMAN IEZAGUZU ZURE ESPIRITUA
karitatean bizi izaten guri erakusteko.
Eman iezaguzu bihotz sendoa,
zure bideak jarraitzeko.
Besoak ez ditzagula jaitsi,
ez eta jauskerak gogogabetu.
Akatsetatik ikas dezagula
eta gau guztien ondoren,
egunsentiak argi berria dakarkigula
aurki dezagula.

Jesus, maisu ona,
karitatean bizi izaten irakatsi iezaguzu.
EMAN IEZAGUZU ZURE ESPIRITUA,
eta bidal ezazu zure bizitza-arnasa.
Berrizta itzazu gure bizitzak barrutik,
zure oinatzei jarraituz,
egin gaitzazu gizaki berri,
animatzen, laguntzen
karitatean bizi izaten erakusten digun,
eta zure bizitza transmititu zigun maitasuna den
zure Espirituaren gidaritzapean.

Jesusen Espiritua,
entzun gure otoitza,
lagun iezaguzu KARITATEAN BIZITZEN.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue