#
#

Otoitzen: "MISIOA - BOKAZIOA - BIDALKETA"


Jesusen lekukoak #
#
#

Zure Hitzaren mezulariak
izan nahi dugu;
eman iezaguzu ausardia, Jauna.
gure gizartearen
txoko guztietara eramateko.

Zure Itxaropenaren ereileak
izan nahi dugu;
eman iezaguzu iraupena
besoak ez jaisteko
eta egun bakoitza
lanerako lehen eguna izango balitz bezala hastea.

Berri onen iragarleak
izan nahi dugu;
eman iezaguzu poztasuna
zure maitasunaren doakotasuna
beste batzuei kutsatzeko.

Besteari luzatutako eskua
izan nahi dugu;
eman iezaguzu gupida
zure Espirituarekin senti
eta konpromiso zintzoarekin jokatzeko.

Komunitate eraikitzaileak
izan nahi dugu;
eman iezaguzu ulermena, entzuteko,
erlazioak indartzeko,
pertsonak elkartzeko.

Zure bideetako erromesak
izan nahi dugu;
beti mugimenduan,
toki baten kokatu gabe,
beti bilaketarako eta topaketarako gogoarekin.
Erakuts iezaguzu zerumuga,
zain itzazu bizirik utopiak,
lagun iezaguzu aurrera jarraitzen.

Historiako Jauna,
zure lekukoak izan nahi dugu;
gure bizitzarekin,
zu gure erdian zaudela
erakutsi nahi dugu.

Eman iezaguzu
hainbeste gizon-emakumeen fede heldua,
egunero eta lehen lerroetan egon gabe,
zure izena santu egiten dutenak,
mundu honetan agertzen dutelako,
euren bizitzarekin, testigutzaz
eta guztien neba-arreba izateaz,
gure-artean-dagoen-Jainkoa.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue