#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABE ETA ERROMESA"


Zure sorkaria #
#
#

Maria, lagun iezadazu bat egiteko sorkaria izaten.
Ukitu nazazu, Jainkoak harrapatu nagian,
Berari eskaintzen ikasi dagidan.
Zure maitasunaren indarrez,
moztu egizu nire zentzu gabeko ihes egitea.
Gizakiarentzat, itxaropen gabeko
pobrezia bakarra dagoela ulertzen lagun iezadazu:
Jainkoarekiko pobrezia.

Bere Hitza entzuteko,
isiltasuna bilatzen jakin dagidala.
Lotzen nauten konpromiso, lan,
ordutegi, inguru giroari
aurre egiten jakin dagidala,
otoitzean Berari hitz egiteko eta entzuteko
behar den astia izan dagidan.

Egi honekin jabetzen lagun iezadazu:
Jainkoarekin aurkitzen dena bakarrik
benetan gizakiekin aurkitzeko gai dela.
Jainkoarekin hitz egiten duanak bakarrik
besteei zerbait esateko daukala.
Jainkoa ikusi duanak bakarrik
anai-arrebei ez diela hutsik egiten.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue