#
#

Otoitzen: "ABBA - AITA"


Bera holakoa da #
#
#

Bera holakoa da, anai-arreba,
Bera holakoa da.
Bere samurtasunak ez dauka neurririk,
bere begien parean jarriaz
musukatzen gaitu, laztandu eta kilikatu,
eta amarik onenak
eta gartsuenak baino gehiago
gu itxaropenez betetzea amesten du.

Jainkoak bere itxaropena gugan ipini du.
Jainkoak bere Semea eman zigun,
bere ondasuna eman zigun,
bere Barri Ona,
baita bere itxaropena ere.
Eta guk,
ez ote dugu gure itxaropena Beragan jarriko?

Gauzak gaizki doazela esaten digutenean ere,
bizitzan konfiantza izan behar da.
Pertsonengan itxaropena izan behar dugu,
pertsona guztiengan!
Batzuengan bakarrik,
farisearrak eta tentelak ere badaukate...

Jainkoagan konfiantza gehiago izan behar dugu,
bere besoak besarkatu gaitzatela
eta bere magalean atsedena hartu.

Jainkoagan itxaron behar da.
Hobeto: Jainkoa itxaron behar da.

Eta guzti hau egin eta gozatzen baduzu,
beste zerbait falta duzu:
Jainkoarekin itxaron behar da.

Ulibarri, Fl.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue