#
#

Otoitzen: "JESUS JAUNA"


Zuzendu nazazu #
#
#

Gure laguna eta anaia zaran Jesus:
bidea eta argia zaran Horrek,
zuzendu nire ibiltzearen pausoak.
Nire begiak bizitzara zabaldu,
gauza guztietan Zuk maite nauzula
ikusi dagidan.

Pertsona izatea ez da erreza.
Batzuetan, ez dakit nor naizen
ez eta zer izan nahi dudan ere.
Dena dela, nire askatasunetik,
nire oinekin ibili nahi dut.
Zuzendu Zuk, nire ibiltzearen pausoak!

Triste egoteko ez naizela jaio, badakit,
ibiltzeko geratzen zaidana asko dela, badakit,
biderik ez dagoela, badakit,
proiektu eder bat naizela, badakit.
Neu izatera heldu nadin,
zuzendu, Zuk, nire pausoak!

Emadazu zure bihotzaren antzekoren bat,
alaia eta oparoa.
Ohiturakeria apurtzeko,
emadazu zure nahia neureganatzea,
erakutsi egidazu bizitzen!

Eskerrik asko dohain guztiengatik,
eskerrik asko bizitzagatik,
eskerrik asko askatasun eta arriskuagatik,
eskerrik asko, batez ere,
zure adiskidetasunagatik.

Jesus, gure lagun eta anaia,
zuzendu Zuk gure pausoak bizitzarantz,
hori bai da ireki beharreko ate nagusia.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue