#
#

Otoitzen: "ESPIRITU SANTUA"


Aita, eskerrik asko Espirituagatik #
#
#

Bedeinkatzen zaitugu, Aita-Ama,
Espirituaren dohainagatik,
zure Semearen bidez munduari eskainia.

Hasieran egin zenuen,
gauza guztien hasieran,
unibertsoa Espirituaren berotara sortzen ari zinenean,
mundu argitsu eta bizia eginez
eta bertan gizakia jarriaz.

Eskerrak ematen dizkizugu,
Espirituaren bitartez,
sortzen, zaintzen eta edertzen jarraitzen duzulako,
gure ibilbidea alaitzeko
eta zure Erreinuaren hasikinak gozatzeko.

Bedeinkatzen zaitugu, zure Espiritua
gizon eta emakume,
ume eta helduetan ipintzearren;
eta giza historian
dohain hori beti erabili izan duzulako:
epaile eta agintarietan, indar Espiritua;
lider leialetan, zuzendari Espiritua;
ikertzaile jakintsuetan, sortzaile Espiritua;
artista eta olerkarietan, amets Espiritua;
bidali pobreetan, solidaritate Espiritua;
betiko herrian, bizi Espiritua.

Bedeinkatzen zaitugu, batez ere,
Jesu Kristogatik,
munduko gauzarik ederrena,
paregabeko gizon “espirituala”.
Espirituaren argitara bizi izan zen,
pobreak ebanjelizatuz,
guztiak lagunduz eta indartuz...
biztu zenean, Elizari
eta bihotz zintzoz bila dabiltzan guztiei,
Espiritu berbera iragarri arte.

Zure Espirituaren ekintza goratzen dugu
profetengan,
erreformatzaileengan,
hezitzaileengan,
iraultzaileengan,
martirienagan,
santuengan,
pertsona on guztiengan...

Espiritu horrek eman diezagula
egiaren, zuzentasunaren eta maitasunaren alde
borrokatzeko indarra,
guztiak ulertzeko argia,
zerbitzeko laguntza,
maitatzeko bihotz handia,
bizitzeko solidaritatea,
itxaroteko eroapena...

Aita-Ama zure Espirituaren haizea bidal Elizara,
batasuna eta ebanjelio bizigarria emanez;
herri, arraza eta nazio guztietara
askatasuna, berdintasuna eta anaitasuna ekarriaz.

Munduan eta historian
Zure Espirituaren eragina ikusi dagigula.
Zientzian, kulturan, lanean, teknikan
aurkitzen lagun iezaguzu;
zeru berrien eta lur berrien etorrera,
gizakia eta Espiritua
elkarrekin prestatzen dabiltzan gauza guztietan.
Jesukristo, zure Seme berpiztua
eta gure anaiaren bitartez.
AMEN.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue