#
#

Otoitzen: "PREGOIAK"


Garizumako deia #
#
#

Bataiatuak izan garenok,
Espirituaren ahotsa entzun dugunok,
Jainko biziaren errebelazioa onartu dugunok,
bere seme-alaba garela konturatu garenok:
beldur barik desertuan sartu gaitezen
eta bizkor ibili!

Garizuma datorren eta badoan denbora da,
ibiliz bizitzeko aldia,
kokatu barik, geratu barik, negar barik,
itxaropena pil-pilean
eta Pazkoa helmugan.

Uste onez sartu gaitezen Garizuman,
borrokarako prest,
enbarazu gutxirekin,
burua argi,
gure barruak gozotasun eta errukiz beterik,
oinetako egokiak,
eta norberarekin eroapen handikoak izanaz.

Espirituaren haize finak kulunkatu gaitzala;
ipini dezagun gure bihotza
Jainkoaren taupadak
eta zapalduen deiadarrak entzuteko eran;
desertuko ameskerietan erori gabe
bizitzako ur bizietara hurbildu gaitezen.

Menditik eguneroko bizitzara jaitsi gaitezen,
beldur barik eta misterioz beterik.
Eliza biziak ez ditzagun zikindu,
Nikodemoren antzera bilatu dezagun gauez,
eta beste grekoen antzera,
Jesus eta bere Erreinuari buruz
bateri eta besteari galdetu diezaiegun,
mundua den soro eder honetan
bere hazia erein dezagun.

Izarrik eta erne bizi dezagun Garizuma,
elkarte bezala Jesusi begiratuz,
sinesmenez, itxaropenez eta maitasunez.
Aprobetxatu dezagun aukera hau!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue