#
#

Otoitzen: "ABBA - AITA"


Jainkoaren izena #
#
#

Jainkoa, Zu ezagutzera eman zara,
izen bat jarri nahi dizut.

Nire Jainkoa zara,
nire gurasoen Jainkoa.
Sinesmenean aita dugun Abrahanen Jainkoa.
Agintzariaren semea den Isaaken Jainkoa.
Jakob, zure maitatuaren Jainkoa.
Bizidun Jainkoa,
Jainko Salbatzailea,
Historiaren Jainkoa.
ERREGE berezia.

Naizena, Nintzana eta izango Dena zara.
Jainko Aita-Ama, Anaia eta Laguna zara.
Guztiz bestelakoa zara, Atzerritarra.
Aurrean doana, Etorkizuna, Jauna.

Baina esandakoa baino gehiago zara.
Zure aurrean,
gure ezpainetako hitzak,
hutsak eta arinak dira.
Gizakion hitz guztiak bezala,
zerbait agertu nahi dute.
Ez dago hitzik Zu guztiz inguratzekorik.
Gizakiak izenez
esan ezin duana zara.
Zure izena esateko
isilik egotea dagokigu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue