#
#

Otoitzen: "JESUS JAUNA"


Jesusen zainpean jarri zaitez #
#
#

Mehatxuka dabiltzanei,
zauritzen dutenei,
duintasuna mintzen dutenei,
gorputza hil arren
bizia ezin dutenei kendu,
izan beldurrik.

Egia tapatzen dutenei,
edo egiaren jabe direla sinestuz,
manipulatu, neurtu eta saltzen dutenei,
ez izan beldurrik;
ezta ere gezurraren indarraz
pertsonak eta herriak
euren menpe eduki nahi dituenei.

Altxatu zure ahotsa,
leku eta momentu guztietan,
eta agertu bizian
eta anaitasunean duzun fedea,
Jainkoaren babespean,
Jesusen ondoan,
Espirituaren gerizpean,
eta elkartearen berotasunean lortutako fedea.

Sinesmen horrek zaindu dezazula eguneroko poza;
lagundu dezazula askatasunez bizitzen
eta bizi iturri bihurtzen;
zure otorduak elkar banatzen
eta itxaropenari abesten.
Zaindu egunero zure sinesmena.

Horregatik zigortu nahi zaituenei,
euren babesa kendu, lan barik utzi,
zutaz eta zure historiaz ahaztu,
zure ahultasuna zauritu
edo gaizki egin nahi dizutenei,
ez izan beldurrik.

Ez izan beldurrik.
Jesusen zainpean jarri zaitez,
erantzun bere deiari;
Aita-Amaren zainpean jarri zaitez,
bere magalean atseden hartu;
Espirituaren zainpean jarri zaitez,
borrokatu eta askea izan.
Gure eskuetan izan litekeen
egitasmorik ederrenean
zure bizia ematen diharduzu.

Ez izan beldurrik.
Jesusen zainpean jarri zaitez!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue