#
#

Otoitzen: "JESUS JAUNA"


Jesus Jauna #
#
#

Jesus Jauna, ireki nire begiak
zure egiaren argitara.
Ireki nire begiak
harantzago begiratzen duan gizakiaren bihotzera;
Erreinuaren balioetara.
Zabaldu nire begiak
ontasunera eta samurtasunera,
barkamenera, zuzentasunera, anaitasunera,
egiara, edertasunera eta bakuntasunera.

Jesus Jauna, ireki nire begiak
bukatzen ez diren baloreetara.
Jesus Jauna, ireki nire begiak
zure heriotza baino harantzago:
zure Piztueraren argira eta askatasunera.

Zu, Jesus Jauna, hemen zaude,
nire bide berrian.
Zu, Jesus Jauna, hemen zaude
eta zure bizi-egitasmoa eskaintzen didazu.

Zurekin kontatzen dut:
nire galderaren erantzuna zara;
nire arrazoien arrazoia zara.
Zurekin kontatzen dut:
nik nahi dudan gizakiaren eredua zara;
onartzen dudan egitasmoa zara.
Zurekin kontatzen dut:
nire bizitzako Egitarau eta Pertsona zara;
nire bizitzaren zentzua zara.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue