#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABE ETA ERROMESA"


Txikiena naiz #
#
#

Ezbairik gabe, txikiena naiz,
baina Jainkoak begiratu nau
eta pozez saltoka nago.

Nire herriaren pobretasunean bat egiten dut,
Israel txikia, “bere morroia”,
baina Berak,
errukiz begiratu nau,
eta ezkontza egunetan bezala,
pozez zoraturik nago,
eta bere maitasunaren edertasuna
iragartzen dut, indartsu.

ITXAROPENARI egunero
nire leihoak alderik alde irekitzen dizkiot.
Ahalguztiduna denak,
txikia aukeratu du,
txikiena,
bere ekintzetan agertzeko,
bere errukia iragartzeko,
bere maitasunaren miragarriak.

Dohatsu deituko naute guztiak,
baina bere maitasunaren gauzak dira.
Guztiok pozteko beste
arrazoiak daudela iragartzen dut,
Jainkoaren errukiak
ez daukalako mugarik.

Bihar dena aldatu daiteke:
euren aulkietan arro sentitzen direnak,
ahaztuak eta baztertuak,
lurrera joango dira;
ezerezak eta apalak, ostera,
goratuak izango dira.

Egunen baten, horrela dago idatzia,
eskaleak eta gose direnak
Erreinuko otorduan ezarriko dira,
eta diru-zale eta espekulatzaileak,
laztan pixka baten eskale izango dira.

Bihar, hala uste dut,
lehenagoko denboretan bezala,
Jainkoaren promesak beteko dira,
bere errukiak ez daukalako bukaerarik.
Eta berriro bedeinkatuko gaitu,
eta berriro ikusiko,
eta gurekin geratuko da…
BETIRAKO.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue