#
#

Otoitzen: "JAINKOAREN HITZA"


Zure Hitza #
#
#

Jauna, zure Hitza nire bizitzako bidea izatea nahi dut;
zure borondatea bihotz guztiaz maitatzea nahi dut.
Egunero zuri entzunez zure ikasle izan nahi dut;
zure Hitza bide zuzenetik naroan arau bakar bezala hartu.

Bide zidorretan zehar zure Hitzak argitzen nau;
gau eta egun nire itxaropena zure Hitzean ipini dut;
bihotz guztiaz zure borondatea egiten ahaleginduko naiz,
nire bideak zure bideak izan daitezen.

Nik zure Hitza maite dut eta Zurekin bat izatearen poza bizi dut;
zure Hitza itxaro dut eta nire galderen erantzuna dut;
zure Hitza betetzen dut eta indarrez janzten nau;
zure Hitza sinesten dut eta nire fedea elikatzen da.

Zure Hitzak egia onartzea eta gezurra baztertzea erakusten digu;
zure Hitzak azkenera arte maitatzea erakusten digu;
zure Hitzak bihotza aske eta solidarioa izaten erakusten digu;
zure Hitzak herrien arteko zuzentasuna bilatzea erakusten digu.

Zure Hitzaren egitasmoan zaindu egizu sendo gure bihotza;
zure Hitza beti gure bihotzeko poza izan dadila.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue