#
#

Otoitzen: "JAINKOAREN HITZA"


Emaizkidazu hitzak #
#
#

Jauna, emaizkidazu hitzak,
haien gainean jaso dezadan nik nirea.
Emadazu zure HITZA.

Jauna, emadazu zure egiaren espiritua,
beragan partekide izan nadin
eta egiaren mundua jasotzeko.

Jauna, emadazu zure Espiritua,
zure presentziaren aztarrenak
ezagutu ahal ditzadan
eta zure Ebanjelioaren ezaugarri
izan nadin mundu honetan.

Jauna, emadazu zure Espiritua
zure misterioaren sakontasuna uler dezadan.

Jauna, emadazu zure Espiritua
kristau jainkozale izan nadin
eta guztiak ikusi ahal dezaten nigan Jesusen argia
eta Berak iragarri zuen Erreinuaren gatza.

Jauna, emadazu zure Espiritua
gari garbia bezala egunero birjaio nadin
inguratzen nauen irakaren erdian.

Emadazu, Jauna, zure HITZA,
eta eman zure Espiritua.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue