#
#

Otoitzen: "ABBA - AITA"


Emadazu zure indarra #
#
#

Aita,
egizu nire begiek ere ikus dezatela Zuk ikusten duzuna.
Egizu, sorkari guztietan
zure ahotsaren harrabotsa entzun dezatela nire belarriek.
Egizu, saminduraz itota dauden gizon-emakumeentzat
eztizko bainu bat izan dadila nire mintzoa.
Egizu, nire ezpainek
zure maitasuna eta alaitasuna baino ez dezatela kanta.

Aita maitea,
eraman ezazu aurrera, nire bitartez,
egiaren ekintza.
Izan itzazu beti nire eskuak gizon-emakume guztien
zerbitzuan lanpetuta.
Egizu etengabe zabal ditzala nire ahotsak
Zureganako maitasun haziak
zure bila dabiltzan gizon-emakumeengan.
Egizu nire oinak beti zuzentasunaren bidean
ibil daitezela.
Eraman nazazu nire ezjakintasunetik
zure argirantz.

Aita,
zuzen ezazu nire bihotza
eta senti dezadala bizidun guztienganako begikotasuna.
Izan bedi zure hitza nirearen maisua.

Pentsa ezazu nire pentsamenduekin,
nire pentsamenduak zure pentsamenduak baitira,
nire eskua zurea,
nire oinak zure oinak,
nire bizia zure indarra baita
justizia sozial eta pertsonalaren alde borrokatzeko.

Yoganada

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue