#
#

Otoitzen: "JESUS JAUNA"


Ez daukagu ardorik #
#
#

Ez daukagu ardorik, Jesus.
Ez daukagu ardorik.

Anaiarteko ezteietarako,
Zuk eskaintzen diguzun maitasuna ospatzerakoan,
ez daukagu ardorik.

Senitarteko topaketak ospatzerakoan,
non gure maitasun-garra sutuerazten diguzun,
ez daukagu ardorik.

Iparraldea eta Hegoaldea elkartzeko,
mundu aberats eta behartsua adiskidetzeko,
ez daukagu ardorik.

Beren oinarrizko eskubideak eskatzen dizkiguten
etorkinak besarkatzeko,
ez daukagu ardorik.

Bakea, lanpostua eta justizia eskatzeko
solidaritatezko agerpenetan parte hartzeko,
ez daukagu ardorik.

Gure garaipenak eta porrotak ospatzeko
giza konpromisozko jaia ospatzeko,
ez daukagu ardorik.

Sendatu, bizkortu eta indarberritzen duen
barkamenezko topaketarako,
ez daukagu ardorik.

Giro eta gogo garbiz, sakon eta eskerronez
senide-maitasun zabalean bizitzeko,
ez daukagu ardorik.

Eguneroko bizitza ospatzeko
bihotz xalo, maitetsu eta sakonean bizitzeko,
ez daukagu ardorik.

Eta horregatik gabiltza burumakur eta lurjota,
fundamentu gutxirekin eta itxaropenik gabe.

Ez daukagu ardorik, Jesus,
ez daukagu ardorik

Manuel Regal

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue